XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erabat utzi zioten argi-hormarantz hurbiltzean.

Otsakumeak lotan zeuden, beraien baitan biziaren sugar dardartia itzaltzeko zorian zegoelarik.

Betokerra etsiturik zegoen.

Otsemeak berak ere kumeak utzi eta jatekoa bilatzeari ekin behar izan zion.

Lehen egunean, kumeak jaio ondoren, Betokerrak behin baino gehiagotan bisitatu zuen kanpamendu indiarra, lakioetatik erbiak lapurtuz.

Baina elurra urtzean eta ibaiak nabigagarri bihurtzean, indiarrek tokiz aldatu zuten kanpamendua, eta bizibide hura itxirik geratu zen.

Otsakume grisa suspertu eta berriro bizitzaz interesatzen hasi zenean, bere munduko populazioa urriturik aurkitu zuen.

Arreba bat bakarrik geratu zitzaion, gainerakoak galduak ziren.

Indarberritu zenean, bakarrik jolastu behar izan zuen, zeren arrebak ez bait zuen bururik altxatzen.

Otsakumearen gorputza jatenaz * jatena: janaria biribiltzen hasi zen, baina arrebari beranduegi heldu zitzaion janaria.

Lo eta lo zegoen eta hezurra eta azala besterik ez zen, eta azkenik erabat itzali zitzaion biziaren sugar ikaratia.

Iritsi zen garaia, otsakumeak aita argizko horman ezkutatzen eta agertzen ikusten ez zuenekoa.

Bigarren gosetearen azkenaldean gertatu zen hau.

Otsemeak bazekien zergatik ez zen itzultzen Betokerra, baina ez zuen otsakumeari adierazteko modurik.

Ehizean zebilela, Betokerraren hondakinak aurkitu zituen.

Zirudienez, burruka odoltsu eta gogorraren ondotik, katamotza garaile * garaile: irabazle itzulia zen bere zulora.

Bera ere ez zen ausartu sartzera.